domingo, 15 de junio de 2014

Hondartzan bakarrik

Itsasoaren handitasunaren aldean txiki-txikiak gara gizakiak. Lurrak (hondarrak), urak eta zeruak osatzen duten hiruki horren barruan sartuta, bakar bakarrik ibiltzen, inurri baten tamainakoak sentitzen gara, eta gure eguneroko arazo arruntak ere, hutsalak iruditzen zaizkigu. Hausnarketa egiteko eszenatoki hau baino hoberik ez dago niretzat, problemei aurre egiteko lehen pausoa distantzia eta neurriaren kontzientzia hartzea delako. Hortik aurrerako irtenbidea errazago bihurtzen da.  



No hay comentarios:

Publicar un comentario