lunes, 13 de marzo de 2017

Basoko bidean


Baso barreneko bidean galdurik nengoen, bat-batean iratxo bat ikusten ari nintzela iruditu zitzaidanean. Hurbildu nintzaion, irteera nondik zegoen itaundu nion eta zera erantzun zidan: "ametsen lurraldean sartu berri zara eta hemen ez dago irteerarik lo zauden bitartean, beraz segi amets egiten". Eta hori esanda, buelta eman eta bidean behera abiatu zen, bere txirula alaiki jotzen. Katagorriek arboletatik saltoka jarraitu zuten beheko errekaraino eta nik gauza bera egin nuen, erreka-lamiaren bat edo topatuko nuelakoan. Baina alferrik izan zen, bailaran ura botilaratzeko planta erraldoi bat zegoen eta.
Hura itzartzeko modu itsusia!



No hay comentarios:

Publicar un comentario