domingo, 3 de julio de 2016

Yanay eta biok


Yanayk eta biok elkar ezagutu genuen gau epelean, ni “Zazpi Kale” tabernako mahaian eserita nengoen, musika entzuten, bierak edaten eta egun hartako enegarren zigarroa erretzen. Bere presentziaz ohartu nintzenean, bera, barraren ondoan, lagunekin ari zen hizketan alaikiro. Eta berehalaxe txunditu ninduen bere edertasun bitxiak, Hego Amerikako nesken erako gorputz txiki xarmagarriaren dantza exotikoak. Noizbehinka, bere adatsa aurpegi aurretik apartatzen zuen, eta irribarretan zuzentzen zitzaion aurrean zuen solaskideari. Haietako batean, ustekabean, bere begiak nireekin enkontru egitera heldu ziren eta, magnetismo ezezagun baten eraginez edo, hantxe finkaturik geratu zitzaizkion. Nik halako zirrara sentitu nuen zeren ez bainintzen ezer egiteko gauza izan. Neskak, irribarre enigmatiko bat ahoan, betazalak astiro jaitsi zituen, eta buruarekin baiezko mugimendu bareak egin ondoren, niregana hurbiltzen hasi zen, urrats geldo eta finkoez. Nire ondora iritsita, eskua luzatu zidan, hartu egin nion eta, ezer esan gabe, zalantzatan ibili gabe, mahaitik jaiki eta kalerako bidea hartu genuen. Ni, sinistu ezinez nengoen egoera berri hartan, baina pozik jarraitu nion. Etxalde bereko solairuarte batean zegoen bere etxera eraman ninduen jarraian, kontu eta barre artean. Gau hartako edabeek eta lurrinek horditurik, lotsa galduta zegoela ematen zuen, eta betidanik ezagutuko banindu bezala hitz egiten zidan, maitekiro, egongelako moketan etzan arazi ninduenean. Gero, gona luzea altxatu eta sabelaren gainean eseri zitzaidan, hankak zabalik. Orduan, nire beheak igurzteko gerriko mugimendu zirkularrak egiten hasi zen, eta kanta baten hitzak goxo-goxoki xuxurlatu zizkidan. Nik hura gainean edukitzean, besarkatzeko premia handia sentitu nuen, baina Yanayk ez zidan utzi, nire desiraren etengabeko hazkuntza antzeman eta sabelpean nire zakilaren ernetzea sumatu nahi zituelako. Igurzten segitu zuen, aharik eta nik nire prakak lehertu baino lehen kentzen laguntzeko erregutu nion arte. Horixe egin eta gero, nire atal zut eta gogortuaren gainean finkatu eta, zaldunaren antzera, trostan ibili zen nekaezin, arnasestuka eta intzirietan, zorionaren zorionaz orgasmo luze ikaragarrian abaildurik amaitzeraino. Emakume hura horren entregaturik eta hainbeste gozatzen ikusi nuenean, ordura arte nekez eutsi ahal nuen isurtzeko behar gorria supituki etorri zitzaidan. Eta istant hartantxe, bere barreneko leizean sarturik, neuk ere lortu nuen haragiak ematen duen berebiziko sentsazio atsegina, mundua mugiarazten duen desiraren energia askatzea. Hura hasiera gurea! Bilboko udaberriari amaiera emateko modurik hoberena!

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario