gertatu zen gertatu zitzaidana,
baina sentitu beharra daukat
zure amodioaren zirrara.
Ez dakit zure ezpainen gorria
edo zure begien dirdira,
zure ahotsaren goxoa
edo zure hitzen alaia,
zure esku finen fereka
edo zure adatsen usaia,
ez dakit haietako bakar bat
edo haiek guztiak batera,
ez dakit zenbat arrazoi ziren
zurekin maiteminarazi
zidatenak.
Baina gertatu beharrekoa
finean gertatu zen,
eta zure sokari lotuta
biziko naiz nahitaez.
Zure nahiak asetzen,
zure beldurrak uxatzen,
zure gogoak aditzen,
zure grinak askatzen.
Zure beroa sentitzen,
zure gorputzaz gozatzen,
zure desioak betetzen,
zure musuak edaten.
Zure kezkak entzuten,
zure aholkuak jarraitzen,
zure aurpegia begiratzen
zure irudia marrazten.
Ez dakit zehazki zein unetan
gertatu zen gertatu zitzaidana,
baina zure arma guztiak hartuta
(zure xarma guztiak hartuta),
ondotxo dakit nik
preso hartu ninduzula.

No hay comentarios:
Publicar un comentario