sábado, 5 de abril de 2014

Irlatxoa

Egun sargoritsua bukaerara ailegatuta, itsaso bare baten bazterrean, irlatxo honek eguzkiaren arratsaldeko argi motel guztia bereganatzen du, kalatxorien eta edertasunaren bila gabiltzan gizakion mesederako. Uda ere azken txanpara iristear dago eta giro epela nagusi da, itsasoaren usainak airean hegan dabiltzalarik. Gozamenerako une ezin politagoa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario