martes, 8 de abril de 2014

Ibaiaren bestaldea

Gure betiko aldetik begira gaudenean, ibaiaz (edo gure bizitzaz) bestaldeko herrian zer dagoen jakin nahi izaten dugu beti. Gure mundutik harantzagoko beste munduek indarrez erakarri egiten gaituzte, gure bizimodu arruntetatik ateratzeko bidea jauzi bat bezain erraza balitz bezala, gurean dana iluna eta goibela eta bestaldean argia eta alaia balitz bezala. Beharbada, inoiz ihes egingo dugun esperantzarekin egiten dugun ametsa baino ez da. Ala ez?






No hay comentarios:

Publicar un comentario