miércoles, 13 de noviembre de 2013

Itsasoaren aurrean

Zarauzko hondartzak, egun hauetako itsas handiak gertatu baino urte batzuk lehenago, honako itxura hau zuen. Gizakien eraikinek itsasoari bere-berea den espazioa kentzen diotenean, luze gabe, itsasoa bortizki berreskuratzen saiatzen da, eta egun hauetan ikusitakoaren arabera, lortu ere lortzen duela esan liteke.
Gure handikeria itsuak ez omen du aurreikusi malekoiak, terrazak, kirol portuak eta abar arearen gainean bertan jartzean, noizbait, arrisku handia sortuko dela, itsasoak bere haserrea erakutsi nahi digun aldietan. Oraingo hau ez da lehenengo aldia izan, ezta azkenekoa izango ere, abisu larria baino.



No hay comentarios:

Publicar un comentario