domingo, 20 de octubre de 2013

Sokak eta kateak



Argazki honetako izenburuak, soilki harturik, eta argazkiari berari lehen momentuan egiten diogun gainbegiratu azkarrak, norbanakoen askatasunaren kontrako ikur ezagunak ekartzen dizkigute gogora gehienoi, sokak eta kateak lotzeko erabiltzen baitira.
Baina, niri, bigarren begiratuak eta irakurketa patxadatsuago batek zera iradoki egin didate: portuko ontzi bakoitza sokari lotzen zaionean, ontzi guztiak elkarri lotzen dituzten soka lodiagoei lotuta geratzen dela, eta hauek guztiekin batera, burdinazko kate mardul bati lotzen zaiola, eta kate honen bidez, zeharka jarria dagoen bigarren kate lodi eta apurtezinari lotu zaiola, eta kate hau kaiko harriari gogorki loturik dagoen heinean, harriari berari lotzen zaiola, eta harria lurrean ondo finkaturik egonda, ontzi txiki hauskorra lurrari ere lotzen zaiola, bide batez. Gure ontzi txiki makalak itsas gainean irauteko eta itsaso handikiarengandik babestuta egoteko, beste lagun askoren mesedea izan du, azkenean lurrean euskarria aurkitu arte. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario