martes, 6 de agosto de 2013

Elkar hizketa?

Zuk: Zera...
Nik: “Zera”? Esan ba, zergatik beldur hori?
Zuk: Zer?
Nik: Zeren beldur zaren!
Zuk: Ez, ez da ezer, lasai.
Nik: Ezer ez? Zerbaitengatik izan beharko, bada!
Zuk: Eta hori zergatik?
Nik: Zure beldurraren zergatia zuk zeuk ez beste inork dakizulako.
Zuk: Eta zuk, zer dakizu nitaz?
Nik: Zer edo zer badakit, nik uste.
Zuk: Eta zer axola zuri nire beldurrak? Nor zara zu?
Nik: Baina..., zer diozu?!
Zuk: Zera... 


No hay comentarios:

Publicar un comentario