sábado, 14 de febrero de 2015

Otsaila


                                   

Negu gorria,
euria eta haizea, 
elurra eta hotza
gure paseoan.
Esku izoztuak
hats lurruna,
sudur gorriak,
begiak malkotan.

Elkarri irainka
aritu izan gara 
eta hitz zorrotzak
atera dira.
Zure betiko agurra
esan didazunean
irauli egin zaizkit
tripa barruak.

Orain ezin dezaket
besterik esan,
aho bete hortz
utzi nauzu eta.
Amodioa hau bada,
zertarako maita,
hain gutxi irauten badu
zoriontasunak?

Negu gorria,
euria eta haizea,
elurra eta hotza
gure paseoan.
Urrats geldoak,
aldarte ilunak,
begirada galduak
eta isiltasuna.




No hay comentarios:

Publicar un comentario