miércoles, 26 de noviembre de 2014

Ibai

(Haur kanta)





Ur gardenak 
mendian barrena,
erreka txiki bat zara.
Aldatz behera
zoaz korrika,
harri borobilen artean.
Elurrengandik jaio zara
mendiaren magalean.
Zurekin batera etorri da
guregana udaberria.
Ur gardenak ...
Arkaitz zuriak, zuhaitz sendoak,
belar berdea eta ardiak,
zapaburuak eta arraintxoak,
ikusi duzun lehena.
Ur gardenak ...
Pozik ibiliz, beherago jaitsi,
baserri zaharrak dagoz hemendik.
Behiak, zezenak, baserritarrak
edaten dute zure uretatik.
Ur gardenak ...
Apurka apurka iritsi zara
mendi azpiko haranera.
Herri bat dago eta zubi bat
bazter batetik bestera.
Ur gardenak ...
Ur gardenak
mendian. barrena,
erreka txiki bat zara.
Aldatz behera
zoaz korrika.

Ibai handia izango zara. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario