lunes, 21 de julio de 2014

Udako gauak

Bere zetazko azal freskoa
nire ezpainetan,
bere bularraren biguna
nirearen gainean,
bere ile garbitu berria
nire sudurrean kilika,
bere gorputzaren silueta
iluntasunean.

Zer gehiago beharko nuke
udako gauak pasatzeko
bere ondoan etzan
eta, izarrei begira,
elkar maitatu baino? 


No hay comentarios:

Publicar un comentario