martes, 3 de septiembre de 2013

Ezerezerantz

Gaueko iluntasun beltzaren babesean noraezean nabil, zorabiatuta. Ezerezaren bila edo inongo leku galduren baterantz noa, noiz iritsiko naizen jakin gabe, inoiz iritsiko ote naizen ere jakin gabe. Eta bidean zehar, aspaldidanik gainean izan ditudan zama astunak uzten noa, banan-banan askatzen, banan-banan ahazten, nire arima arindu nahian, akaso. Izan nintzenaren itzala baino ez naizen ni hau betirako aldatu eta ezezagun bihurtu nahi dut erbeste horretan. Nire hutsak, nire ezinak eta nire ahulkeriak atzean geratuko dira, eta ni ez naiz berriro ni izango.
Bizia zainetatik joaten zait. Eskumuturreko zauriari odol iluna dario eta ikusmena ere galtzen ari naizela iruditzen zait. Laster ailegatuko naizen seinale, beharbada...


2 comentarios:

  1. Ihes egiteak ez duela ezer konpontzen dinote psikologoek.
    Ihesaldi hau guztiz desberdina izanik agian beste ni izateko konponbidea da, inor ez da bueltatu kontatzeko baina!

    Ondo izan.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eta hau guztia ametsgaizto bat baino ez balitz? Biharkoan denak berdin jarraituko luke?
      Badaezbada, ondo lo egin dezagun!

      Eliminar