jueves, 5 de febrero de 2015

Gaur

(Balada)




Gaur, gauerdi honetan
pentsatzen ari naiz
galtzen zaitudala,
eta ezin dut ezer egin.
Lo? Zertarako!


Bihar gure arazoak
berdinak izango dira,
eta orduan, nola pentsa?
Lo egin, nola? 

Gaur esan diot nire buruari
ez zaitudala ikusi nahi,
baina gogoak hartzen nau
eta zuregana joko dut berriz.


Gaur, gauerdi honetan ametsa
tristurako aurpegiaz maskaratu da.
Baina nik, bakarrik zuregatik, 
ostikoka botako dut.


Eta nik ere zure bizitzatik
alde egingo dut, berehala,
berehala, berehala,
edo ez?




No hay comentarios:

Publicar un comentario