martes, 20 de enero de 2015

Zulo beltzean


(Rock kanta)

Saiatu nintzen behin eta berriz
neure burua zulo beltzetik
ateratzen, ateratzen.
Baina ezinezkoa izan zen
eta hantxe geratu nintzen.
Ez dago niretzat soluziorik
ez naiz irtengo hemendik.

Heldu da nire garaia
zerbait egin beharko dut
hiriak ni irentsi baino lehenago
alde egin beharko dut. 

Amets guztiak desegin ziren,
etorkizunean sinistu gabe
egon nintzen, egon nintzen.
Nire indarrek utzi ninduten
zulo beltzean erortzen.
Handik aurrera bakardadea
nire bizitzaz jabetu zen.

Heldu da nire garaia...

Saiatu nintzen behin eta berriz
neure burua zulo beltzetik
ateratzen, ateratzen.
Baina oraindik ezin dezaket
utzi biziak ihes egiten.
Hutsaren menpe nagoelarik
burua altxatu eta berriz jaiki!

Heldu da nire garaia
zerbait egin beharko dut
hiriak ni irentsi baino lehenago
alde egin beharko dut. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario