lunes, 22 de diciembre de 2014

Hotza



Hotzak nago.
Negua etorri da,
zu nirekin zara,
eta, hala ere,
hotzak nago.

Niganako zure hoztasunak 
hoztu egin nauelako,
nirekiko zure hitz izoztuek
negu krudela ekarri didatelako,
zure izotzezko begiradek
hotzak dardaraz jarri nautelako.

Hotzak nago.
Negua heldu da,
zu hementxe zara
eta, hala ere,
hotzak nago.

Zure eskuak bezain hotza zarelako,
zure sudurra bezain hotz zaudelako,
zure hotzaldia amaigabea delako, 
zure bihotza elurra bera baino 
hotzagoa sentitzen dudalako, 
hotzak nago.

Hotzak nago.
Negua etorri bezala
berriro da joango.
Eta, hala ere,
zu, nirekiko,
geroz eta hotzago.



No hay comentarios:

Publicar un comentario