lunes, 16 de septiembre de 2013

Bakardadea




Bakardadea niretzat zer den galdetuko balidate, dudarik gabe, irudi soil honen bidez azalduko nuke. 
Izan ere, argazkia egin nuen egunean “Urontzi” izeneko txalupa txiki hau bakar-bakarrik geratua zen Barakaldoko Portuko dartsenan, bere lagun zahar eta aspaldi abandonatu arrantza ontzia erabat hondoratu zen egunetik. Kaioen eta itsas landareen euskarri baino ez zen ontziari gero eta zati gutxiago geratzen zitzaion uretatik kanpo agerian (masta luzearen punta eta kabinaren sabaia soilik) eta, urteen poderioz, ibaiko lokatz beltzaren janari bihurtu zen, pixkanaka irentsia izaten zena, pixkanaka desagertzen zihoana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario